30 URTE

Trump harresi bat eraikitzeko gogoz, Vox Andaluzian nagusi eta Brasilen Balsonarok mutikoak urdinez eta neskatilak arrosa kolorez jantzita soilik nahi ditu eta, horrela, atertu gabe. Eta testuinguru honetan, guk 30 urte betetzen ditugu aurten. Inozente izatetik arduratsu izatera iritsi gara; izan ere, arte eszenikoek biziraun besterik ezin dezakete egin eta, batez ere inguratzen gaituzten gertakariei so, horrek astintzen baitizkigu erraiak eta sabelaldea, garai batean baino indar gehiagoz gainera.

30 urte istorioak amesten eta publikoarekin elkarrizketan, begietara begira. 30 urte eta, ondorioz, ile zuriak bistan, hezurrak minduta baina oraindik teletransportazioaren edo furgonetako karga eta deskarga automatikoaren gakorik ezagutu gabe tamalez.

Ez dado atezar begiratzerik, ez bada behintzat izan garena gogorarazi eta ez ahazteko.k. Orain, 1989an hasi genuen ibilbideak norantz joko duen jakin besterik etzaigu geratzen. Orain, Benedettik zioen bezala, lur jota gaude eta alegera ere bai, lehena bigarrena baino gehiago akaso, eta alderantziz.

Hurrengo ekitaldiak: