AGUR 2019

Aurtengoa BIDAIA paregabea izan da guretzako, zentzu guztietan. 2019a EMAKUMEEK markatu dute; haiek izan dira gure istorioen protagonista.

JULE andrearekin bidaiatu dugu; eta noski, gure FEMME bereziekin; hiri eta herrietan zehar ibili gara eta azoka eta jaialdiak bisitatu ditugu, kilometro kopurua, eguraldia edota plaza mota zein izan diren kontuan hartu gabe. Baina zuk ondo dakizu, behin baino gehiagotan eginarazi dizute barre, baita lotsa pasarazi ere, ziur!

Horrelakoak dira: emakume nagusiak, enpatikoak, jakintsuak, burlatiak, maitagarri eta kritikoak. Guk asko maite ditugu.

BIDAIA bat egin dugu Abbarekin, bere ametsetako lurraldera iristeko, saltoka, gizakion artean sortzen ari diren hesi ikusezinak gaindituz. Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat lekutan ikusi dugu elkar, Europa Creativaren barruko Mauerspringer proiektuak eraman gaituen leku guztietan.

Ez bat eta ez bi… indarkeria matxistaren biktima izandako 28 emakume izan ditugu, beren testigantza emateko prest, eta MEMORIA ERAIKIZ izeneko proposamen intimista eta desberdina egin dugu, Mugarik Gabe elkartearekin batera.

EN SUS ZAPATOS, bere larruan egotea zer den ere jakin nahi izan dugu, Palestinako errefuxiatua den Amal izeneko emakumearen erresilientziaren bidez.

Ikusten duzuenez, asko bidaiatu dugu, proiektu hauen eta beste batzuen bidez, eta urte berrirako desio bakarra daukagu: Zuk hor jarraitzea, gure publiko maitea.

Eskerrik asko eta urte berri on.

 

PD: Ikatzarena ahaztu; aztarna ekologikoagatik, badakizue.

Hurrengo ekitaldiak: