Historikoa

OROIMENA

ESPAZIOEN ERALDAKETAZ, GIZAKION ANTZALDATZEAZ, SOINUEN TRANSFORMATZEAZ, ETA HIRIEN GARAPENAZ… ari gara.   OROIMENA, espazioen memorian zehar murgiltzeko eta nork bere azalean bizitzeko bidaia. Geure iragana berreskuratzeko ikus-entzunezko ibilbidea. OROIMENA, gizakion erresilientzia-ahalmenaren eta bizi garen espazioen inguruko metafora. Norbanakoa, gizartearen eraldaketaren islada gisa. OROIMENAk bizi garen espazioak hausnartuz eta jostatuz, bertako kondaira eta bizipenak berreskuratzen ditu. […]

OROIMENA Read More »

NI HAN IZAN NINTZEN ETA EZ ZUTEN KONTTU NIK IKUSITAKOA KONTATU

Eztanda bat gune publiko batean, hildakoak eta zaurituak eragiten dituena; Nahasmendua eta kaosa; Komunikabideek informatu eta desinformatu egiten dute; Atxiloketa bat eta ustezko errudun bat; Ekintza horren erabilera politikoa eta partidista; Egia ofizial baten eraikuntza, botereari laguntzen diona herritarren artean alerta eragiten duelako eta lortzen duelako horren gardenak ez diren beste gai batzuetatik arreta aldentzea;

NI HAN IZAN NINTZEN ETA EZ ZUTEN KONTTU NIK IKUSITAKOA KONTATU Read More »

LIBERTIA

Libertia sorkuntza propioan oinarritutako abentura fantastikoa da. Txotxongiloak, panpina handiak, aktoreen lana eta umorea nahasten dituena. Txikienen ikuspuntutik libertateaz hitzegiten duen kale antzerkiko ikuskizun bat da. Libertiak hiru txotxongiloren istorioa kontatuko digu. Libre izateko, fisikoki, emozionalki eta psikologikoki prest egon behar duten hiru pertsonai, izaera guztiz ezberdinekin: alde batetik ausardiaz bizi eta emakumezkoen rolari aurre

LIBERTIA Read More »

BIDAIA

Festa honetan, eguneko musika saio bat, DJ bat, pertsonaia xelebre bat, haren bi laguntzaile eta argazkilari bat presto ageri dira bertaratu berri diren lagunei ongietorria emateko. Hona-hemen Europa jolas-parkea; bertan, dibertsioa eta zoriontasuna bermatuta daude uneoro. Europan pil-pilean dagoen oker izendatutako errefuxiatuen krisia abiapuntu harturik, kaleko ikuskizun honek erabat gaitzesten ditu Europar Batasunaren migrazio politikak.

BIDAIA Read More »

HAIEN ZAPATETAN

Beste edonoren zapatak janztea edo bere azalean bizitzea zera da, beste norbaiten bizipenak zeure bilakatzea, harekin enpatizatzea, haren izatea hobeto ulertzea. Izan ere, ikuskizun honek rol trukaketan jolastea du helburu; azken finean, kointzidentzia eta errealitate hutsa ez baitaude oso urrun.

Jaurti itzazue dardoak, bederen! Gatazkak eta krisi humanitarioak, zoritxarrez, bere hortan diraute eta.

HAIEN ZAPATETAN Read More »

FEMMES

FEMMES kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz. Hala, ikusleak pertsonaia nagusi, bigarren mailako edo figurante gisa kokatuko ditu herri, auzo, plaza edo hiri bakoitzean sortuko diren istorio ezberdinetan.

FEMMES fikziozko ikuskizuna da; kointzidentziarekin izan dezakeen antzekotasun oro errealitatea da

FEMMES Read More »