HORTZMUGA TEATROA EKITALDIAK

HORTZMUGA TEATROA EKITALDIAK

Hortzmuga Teatro konpainiak, bere 24 urteko bizitzan, antzezpen ugari egin ditu hainbat instituzio, enpresa eta erakundetarako. Hona hemen azken urteotan egin dugun lanaren lagin txiki bat.

nautilus

nautilus

ontzi zaharrak portu ezezagun batean atrakatu zuen, miliaka legoa nabigatu ondoren, eta entzun eta ikusizko altxorrez betetako kutxa bat dauka barnean. Oraingoan Bilboko Itsas Museoan lehorreratu da, 2015eko Gau Zuriaren egitarauaren barruan.

NAUTILUS Itsas Museoaren sakonera egindako bidaia bat da; aretoen eta nabigazioaren munduko objekturik harrigarrienen bidez historian egindako bidaia bat. Helburua ikuslea harritzea eta komunikazio eta harreman zuzen eta ezberdin bat sortzea da.

NAUTILUS proposamen txundigarri bat da, antzerkia, musika eta argia Itsas Museoko objektu eta erakusketekin ezin hobeto konbinatzen dituena.

Bidaia horretarako honako hauen laguntza izan dugu: Tarima Soluciones Artísticas, Ibon Aguirre, Agus Calavera, Tor Magoa , Shakti Olaizola, Natxo Montero, Ander Unibaso, Izpiñe Soto, Arantza Goikoetxea, Argia Gardeazabal, Alex Antúnez, Raúl Cancelo, Bilboko Itsas Museoa eta Bilbao 700.

OLENTZERO BILBAO

OLENTZERO BILBAO

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren aginduz, Hortzmuga Teatroak OLENTZERO ikuskizuna diseinatu du. Bizkaitarrak erakartzeko, Olentzero berritzeko premisarekin, konpainiak diseinatutako ikuskizunean tradiziozkoa eta gaur egungoa elkartzeari esker, Olentzero, Mari Domingi, Lamiak, Galtzagorriak, musikariak eta hiru egitura handi imajinatu ditzakegu Bilboko Kale Nagusitik ibiltzen, eta amaiera antzeztua izan du Arriaga Antzokiaren aurrean eta eraikinean bertan.

ANFITRIOIAK

ANFITRIOIAK

Hortzmuga Teatroak beste urrats bat eman nahi izan du ohiko bisita antzeztuekin, eta “Anfitrioiak” ikuskizuna asmatu, diseinatu, sortu eta ekoitzi du. Ibilaldi antzeztua da Bilbo Hiriko eta bere Itsasadarreko historiatik, eta bertako biztanleak dira protagonista bakarrak. 
Bilboko neurrira sortutako ikuskizuna da. Hauek dira bere osagai nagusiak: Irudimen handiko taularatzea eta koherentzia estetikoa, baita hainbat arlotako profesionalen arteko lankidetza estua: historialariak, diseinatzaile grafikoak, bideo sortzaileak, musikagileak eta figuringileak. Horiek guztiak elkarren ondoan aritu dira asmo handiko proiektu hau burutzeko.