ETA BIHAR ZER

ETA BIHAR ZER

Hiru konpainiak sortutako ikuskizuna: Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatroa eta Hortzmuga Teatroa proiektu honetarako batu dira elkarlanean, “Eta Bihar Zer” ikuskizuna sortzeko. Horren bitartez, kulturatik giza eskubideei lotutako hainbat kontzeptutan sakontzen da. Ikuskizunak hurrengoen elkarlana dauka: Ttukunak, Jon Sistiaga, Hernan Zin, Mayte Carrasco eta Mikel Ayestaran gerra-erreportariak, Gernikako Gaudeamus Korala gazteen abesbatza, Claro de Luna bideoetan, Oier Ituarte argi eta argazkietan, David Otaegi soinuetan, Shanti Basauri musika-konposizioan eta Oscar de Paz diseinuan eta eszenografiaren eraikuntzan.

AGUR MARIJAIA

AGUR MARIJAIA

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren aginduz, Hortzmuga Teatro konpainiak, Innevento ekoizlearekin batera, jai amaierako ikuskizuna diseinatu zuen. Helburua da amaiera-erritua sortzea, denboran irauteko, horrela denek gozatuko duten tradizioa sortuta. Itsasadarrak jai gune osoa zeharkatzen duela baliatuz, Txupinerak eta Pregoilariak Marijaiari lagundu diote. Bera bi traineruk tiratutako katamaran batean dabil, argiz eta soinuz betetako ikuskizun batean, azken pregoira arte. Erritua Marijaia errez amaitzen da.

EUSKALDUNA JAUREGIAREN X. URTEURRENA

EUSKALDUNA JAUREGIAREN X. URTEURRENA

INNEVENTO ekitaldi enpresarekin batera, Hortzmuga Teatro konpainiak ikuskizuna diseinatu zuen, eta horretarako R. Warner-en Itsasontzi Mamua obertura hartu zuen abiapuntutzat. Hain zuzen ere, konposizio horrekin inauguratu zen Euskalduna Jauregia. Ekitaldi horretarako, Hortzmuga Teatroak formatu handiko ikuskizuna diseinatu zuen Bilboko Itsasadarrean eta Euskalduna Jauregiko fatxadan. Berrikuntza bezala eta abagune horretarako, atoiontzi bat erabili zuen oinarri eszenografiko gisa. Bere baliabideak erabilita eta txorro eta ihinztagailuen jolasa baliatuta, mugimenduzko ur-pantaila bat sortu zuen, eta bertan Jauregiaren hamar urteetako irudiak eta argia proiektatu ziren. Era berean, Euskaldunaren fatxadan ikuskizun piro-musikala egin zen, Shanti Basaurik ad-hoc sortutako musika-konposizioarekin, Jauregiaren birjaiotzea irudikatuz.

CAIXA ESZENA

CAIXA ESZENA

Caixa Eszenak, antzerki klasikoarekiko sentsibilizazio kanpainaren barruan, gune bat sortu zuen Gabonetako haur parkean umeek ikus ditzaten antzerki-ekoizpen batean parte hartzen duten gremio guztiak. Horretarako, 600 m-ko stand bat diseinatu zen hainbat tailerrekin: makillaje tailerra, jantziak, eszenografia eta argia. Bertan, aktoreekin batera, umeek ekoizpen bat burutu ahal zuten, geroago antzezteko. Hortzmuga Teatroak proiektuaren zuzendaritza artistikoaz arduratu zen. 20 lagunek ad hoc egindako obra bat antzeztu zuten, umeak heldu zirenetik zuzendutako azken pieza antzeztu arte. Bertatik 5.000 ume baino gehiago igaro ziren.