BIDEAREN AMAIERAN

Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo “bizimodu normal” bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea etziren “normaltasun” haren parte.

Maleta bat, mila pezeta eta “zu jada ez zara nire semea” nahikoa izan ziren bi pertsonen arteko bizitza-harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia.

Baina patuaren asmoek ez dute ahaidetasunaz ulertzen eta aita-semeak une xelebre batek jarriko ditu berriz ere aurrez-aurre. Izan ere, egoitza batetik ihesi joan den aitaren bizitza Alzheimerrak menperatzen duen bitartean, Drag Queen ogibide profesionalak semearena definitzen baitu. Bien amesgaizto edo tortura-une, biek jada imajinatu dutena gertatzear dago. Berriz ere auzoa lekuko eta “Drag Queen Pasarela” programa-amaieraren atarian.
BIDEAREN AMAIERAN, kaleko komedia emozionala da; publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea

Antzezleak: Alex  Antúnez, Gabriel Ocina.

Ideia: Alex Antúnez

Dramagintza: Ángel Mirou

Euskaratzailea: Nerea Lorente

Eszena-zuzendaritza: Izpiñe Soto

Zuzendaritza-laguntzailea: Raúl Cancelo

Koreografia: Bego Krego

Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz, Iñaki Aguinaga

Jantziak: Iban López

Ile-apainketa eta makillajea: Alicia Suárez

Makillaje eta postizeriako efektu bereziak eta bisualak: Gorka Aguirre

Soinuaren sorkuntza eta zuzendaritza: Ibon Aguirre

Diseinu grafikoa: Vudumedia

Banaketa: Alex Antúnez

Ekoizpena: Hortzmuga Teatroa

👁 Kale-antzerki ikuskizuna, estatikoa eta Covid-19 segurtasun neurriak bermatuta. Furgoneta eta remolkea eszenografiaren parte dira, beraz nahitaezkoa da bi elementu hauek espazio eszenikoraino sartu ahal izatea.

🕑: 60 m

🗨: Euskara eta gaztelania

👫: Publiko guztiak

Oztoporik gabeko 10X10 gunea

Korronte-hartunea CETAC eta 16 amperiokoa izango da, 7000 wattekoa; eta antzezgunetik gehienez 10 metrora.

Konpainiak ekipo tekniko osoa eramango du.

4 hesi.

Ispilu eta komuna dituen kamerino bat.