Laburpena

NOLA

Amets egitea, imajinatzea, fantasia, desira, idealizatzea, asmatzea, gogoratzea, ilusioa da… baina amets egitea, drama, ikara, izualdia, zorigaitza edo zentzugabekeria ere izan daiteke. Beraz,kontuz ibili zure ametsekin izan ere, batzuetan eta batzuetan bakarrik, ametsa egi bilakatu daitekeelako.

Eta lo egingo bazenu? Eta zure amets horren barnean, amets egingo bazenu? Eta zure amets horretan zeru mugagabetik egaz, hodei batetik oinetako hori bitxi bat hartuko bazenu? Eta esnatzerakoan oinetako hori zure eskuetan egongo balitz? Ah! Eta orduan zer?

Hortzmuga Teatroaren planteamendua “ NOLA edo ametsak egi bilakatzen diren lekua” antzezlanarekin, ametsezko esperientzia bat sortzea da. Ikuskizun sentsoriala, non magia, soinu binaurala eta antzerkiaz baliatuz, konpainiak, NOLA ikuskizuna, ametsak bizi ahal diren lekua bilakatuko du.

NOLA espreski sortutako espazioa da, egitura bat non fantasia eta errealitatearen mugetatik igaroko garen, soinua, objektuen poesia, eta amets-esperientzia bakoitzarentzako sortutako argiztapena elkartuko direlarik. Ausartzen zara?