OROIMENA

ESPAZIOEN ERALDAKETAZ,

GIZAKION ANTZALDATZEAZ,

SOINUEN TRANSFORMATZEAZ,

ETA HIRIEN GARAPENAZ… ari gara.

 

OROIMENA, espazioen memorian zehar murgiltzeko eta nork bere azalean bizitzeko bidaia. Geure iragana berreskuratzeko ikus-entzunezko ibilbidea.

OROIMENA, gizakion erresilientzia-ahalmenaren eta bizi garen espazioen inguruko metafora. Norbanakoa, gizartearen eraldaketaren islada gisa.

OROIMENAk bizi garen espazioak hausnartuz eta jostatuz, bertako kondaira eta bizipenak berreskuratzen ditu.

OROIMENAk jendea du ardatz eta haien, gu guztion kontakizunak azaleratzen ditu.

 

OROIMENA, pieza bera eskenaratuko den espaziorako bidaia intimoa da. Sentimenduak sakon-sakonetik azaleratuaraziko dituen ibilbidea, paisai onirikoz jantzia eta espazio horretako pasadizo eta bizipenen bitartez kontatua.

Proposamenaren izenburua lana garatuko den espazioaren arabera osatuko da. Hain zuzen, bertan eskenaratutako ekintzek, espazioak berak eta espazio horrekin erlazionatutako pertsonek, lekuko iraganak eta bertako industriak jantziko dute izenburuaren abizena.

Antzezleak: Juanjo Otero (antzerkilaria), Natxo Montero eta Pilar Andrés (dantzariak).

Soinu teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre.

Zuzeneko musika: Aitor Aguiriano.

Bideo-sorkuntza: Óscar de Paz.

Argiztapena: Javier García.

Egitura nagusiaren gidaria: Iñaki Aginaga.

Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza:Gerard Tubau, Óscar de Paz.

Jantziak: Iban López.

Ekoizpena: Nagore Navarro.

Dramagintza: Javier Liñera, Raúl Cancelo.

Zuzendaritza artistikoa: Raúl Cancelo.

Formatua: kaleko ikuskizuna.

Ikuslegoa: publiko orokorra.

Iraupena: 35 minutu inguru emanaldi bakoitza (emanaldi kopurua eta egunak programatzailarekin zehazteko).