KULTUR LEIOAREN INAUGURAZIOA

“Eraikuntzan” ikuskizuna Kultur Leioaren inauguraziorako sortu zen. Kulturaren kontzeptua etengabeko garapenean izan zen bere oinarria, eta hori gauzatzeko, Kultur Leioa eraikina osorik erabili zen. Bertan lekua izango luketen arte eta joera guztiak agertu ziren ikuskizunean, diziplina anitzeko collage bat sortuz. Eraikinaren kristalezko fatxadari esker, diziplina anitzeko ikuskizun itzela sortzeko aukera eman zuten hurrengo hauek: argiztapena, piroteknia-efektu handiak, dantza bertikala, egitura mugigarriak interpreteekin, zuzeneko musika eta aldi berean margotzen ari zen mural handia