FEMMES, ez gutxietsi sekula puntua egiten duen emakumea.

EEBBetan 70 urteko gizaseme batek, Disney ahatearen izen beraz jantzia baina graziarik gabekoa, bere nahiak asetzeari ekin dio; esaterako, harresiak eraikitzea eta murrizketa sozialak ezartzea ditu gogoko. Baina, gezurra badirudi ere, besteon herrietan beleak ere beltz.

Itzalez eta zalantzaz beteriko testuinguruan, gizartea lehertzear eta agintariek axolagabeki dirauten honetan, zezenari adarretatik zeinek hartuko eta lau adineko emakumek. Izan ere, lau atso iraultzaile kaleratu dira, euren borroka txiki baina haundia denon ahotan jartzera; ukabilak airean, aldarrika eta iraultza egitera. Umorea izan dadila, bederen, zentzugabekeria honi aurre egiteko tresna.

Argi ibili zuek, agintari gorenak, FEMMES iraultzaren hatsa zeuenera ere iritsiko da eta. Aurten, lekuko, FIT CARRER DE VILAREAL, UMORE AZOKA, KALEALDIA, KALDEARTE, besteak beste; han, hemen eta edonon.

Kateak apurtzeko garaia heldu da; atera gaitezen kalera, zirikatzera, oihu egitera. Izan ditzagun buru-berokiak eskura, matxinada hasi besterik ez da egin.

Hurrengo ekitaldiak: