FIRA TARREGA

Bihotza lehertzear daukat. Apur bat urrunago ikus-entzuleen murmurio etengabea. Argiak itzali egin dira. Hasierako doinuaren lehenengo konpasak. Begiratu eta beldurrez begiratzen didatela ikusten dut, urduritasunaren eta ezezagunaren beldurraren arteko sentsazio batekin. Elkarrizketak isilduz doaz, eta denak daude ikusminez. Bitartean, emakume bat agertzen da, ingurua argiztatuta. Ez dauka aukera handirik orain bezala zerbaiten zentroa izateko. Ohituta dago, eguneroko bizitzan, gauzak urrunetik ikustera.

Eztanda bat entzun da; sirenak, kea, bultzadak… harridura eta ezjakintasuna, eta bat-batean zerbait desberdina sortzeak dakarren ikusmina.

Manipulazioaz eta botereaz ari gara, politikariei jaten ematen dieten, albistegiak betetzen dituzten eta gizarteari “epaiaren zain” ematen zaizkion albiste horietako batez.

Mugitzen dira eta mugitzen ditugu, gertakariaren zurrunbiloan sartuta. Hemendik hona, arkumetxoak bezala hurbiltzen dira informaziora, datuak entzuten dituzte eta beste batzuk ikusi ezin dutena ere ikusten dute.

Eta azkenean, errealitateak eta fikzioak bat egiten dute eta haiek dira erabakitzen dutenak. Eta hain zuzen ere, azken eszena gertakari ludiko bihurtzen da, herritarrok aspalditik kokatuta gauden sumindura eroso horren katalizatzaile. Bolak bota eta iraindu egiten dute, eta bizitzan gertatu bezala, batzuetan asmatzen dute, beste batzuetan okertzen dira, eta hausnartu egiten dute. Zalantza egin eta galdetzen dute. Txaloak eta murmurioak berriz ere, eta jendea talde txikietan bilduta, eta plaza utzi ondoren buruan darabilten ideia bat: “NI HAN IZAN NINTZEN… ETA EZ ZUTEN KONTATU NIK IKUSI NUEN BEZALA”.

 

FIRA TARREGA. Irailak 6 eta 7. Sant Eloi-Pla del diposit. 23.00h

Hurrengo ekitaldiak: