Hortzmugak Frest Street#1 mintegian parte hartu du.

Hortzmugak Frest Street#1 mintegian parte hartu du, Kaleko Arteen garapenerako lehenengo europear mintegia.

Circostrada Sareak Kale Arteen garapenerako lehenengo europear mintegia antolatu zuen, Fira Tàrregaren laguntzarekin. Berrehundik gora lagunek euren iritziak, ikuspuntuak eta bizipenak elkarbanatu zituzten Kale Arteen inguruan. Hain zuzen, herrialde ezberdinetako profesionalak, artistak, kultur kudeatzaileak, kritikariak eta kazetariak bildu ziren. Hori gutxi balitz, Step Outside! saiorako hizlari gisa gonbidatu gintuzten; alboan, maila handiko profesionalak genituen hizlari-kide, hala nola, Francois Delarozière (La Machin, Frantzia), Miki Espuma (La Fura dels Baus), Mario Gumina (Teatro Necessario, Italia), Anthony Missen (Company Chameleon, Erresuma Batua), Wendy Moonen (Theater Tuig, Holanda) eta Pierre Sauvageot (Lieux Publics, Frantzia). Hiru egunetan zehar, Kale Arteek Europaren eraikuntzan duten eraginari buruz eztabaidatu eta, egun, Kale Arteak zer diren eta XXI. mendean zer izan daitezkeenaren inguruan hitz egin genuen. Bertan, asko ikasi eta pertsona eta egitasmo zeharo interesgarriak ezagutu genituen. Gainera, pozarren atera ginen mintegitik, Kale Arteak gogotsu baitiraute bizirik. Dagoeneko, Fresh Street#2 hurrengo mintegiaren zai gaude, bi urte barru ospatuko dena, alegia. Bitarte horretan, kale antzerkia ezagutzen eta lantzen jarraituko dugu, sortzen, ikasten… jo eta ke jarraituko dugu.

 

 

Hurrengo ekitaldiak: