JULE

JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira.

FEMMES

FEMMES kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz. Hala, ikusleak pertsonaia nagusi, bigarren mailako edo figurante gisa kokatuko ditu herri, auzo, plaza edo hiri bakoitzean sortuko diren istorio ezberdinetan.

FEMMES fikziozko ikuskizuna da; kointzidentziarekin izan dezakeen antzekotasun oro errealitatea da.

EN SUS ZAPATOS

Beste edonoren zapatak janztea edo bere azalean bizitzea zera da, beste norbaiten bizipenak zeure bilakatzea, harekin enpatizatzea, haren izatea hobeto ulertzea. Izan ere, ikuskizun honek rol trukaketan jolastea du helburu; azken finean, kointzidentzia eta errealitate hutsa ez baitaude oso urrun.

Jaurti itzazue dardoak, bederen! Gatazkak eta krisi humanitarioak, zoritxarrez, bere hortan diraute eta.

BIDAIA

Ikuskizun hau eguneroko bizipen bat da, egiazko errealitatea, non batzuk ihesi eta besteak jai-giroan baitabiltza, non zenbait oihuka eta beste batzuk barre-algaraka ari baitira, non batzuk erosteko prest eta beste batzuk salgai baitaude; bizitza negozio hutsa da, guztiok esku hartzen dugun salerosketa