JULE FETEN JAIALDIAN

Duela urtebete, hain justu ere, Julek, Margak, Benitok eta Beak bidaia berriari ekin zioten, Granadan eta La Rous edo Rosa Díaz zoragarriaren gidaritzapean hain zuzen; guretzat eta maitasunez, Andereño.

Egun luzeak izan ziren haiek, emozioz beteak, barre-algaraz zipriztinduak eta hamaika aurkikuntzaren lekuko. Halaxe eman genituen JULE ikuskizunaren lehenengo pausuak. Ostera, eta jarrai-jarraian, entseguak, musika, soinua, atrezzoa eta entsegu gehiago.

Ikuskizun honen lehen ikus-entzuleak ezinhobeak izan ziren, ikusmira handiz, amesteko gogoz eta antzerki-gosez dastatu bait zuten Plentziko Eskolako ikasleek geure proposamen berria. Izan ere, haiekin elkarbanatu genuen obraren lehen pase irekia. Gu, urduri baina kontent; haien erantzuna, irribarre handi bat ahoan. Aldarte onean jaio zen JULE.

Ostera, Umore Azoka 2018 jaialdiko estreinaldia abiapuntu ederra izan genuen. Harrezkeroztik, hamaika herritan egon gara ikuskizuna partekatzen eta, guzti haietan, publikoaren parte-hartzea, konplizitatea eta zaletasuna berreskuratu dugula esan dezakegu harro-harro.

2019an, Gijongo FETEN jaialdian ekingo dio urtea JULE ikuskizunak. Pozarren esan genezake, bertan ere, kale-antzerkia urtetik urtera erraituz dioala.

Hurrengo ekitaldiak: