KALE ARTEAK. HAZIAK EREITEN

 

Kale arteak maite ditugu eta, hortaz, kale arteen etorkizuna berebiziko arduraz zaindu nahi dugu. Hori dela eta, 27 urtetan zehar ikasi dugun guztiaz kutsatu nahi ditugu etorkizuneko kale artista gazteak. Horretarako, BAI ikastegiko ikasleen artean hasi gara haziak ereiten, Barakaldoko Antzerki Ikastegian hain zuzen. Bertan, espazio publikoaren izaeraren eta haren erabileraren inguruan hausnarketa-lanetan jarduten gara. Gainera, bereziki kaleko ikus-entzuleak haintzat hartzea dugu helburu. Denak baitira garrantzitsuak eta beharrezkoak guretzat; dagoeneko lekuan daudenak, bertatik igaroko direnak baita geratzea erabakitzen dutenak ere. Horretaz gain, bertako eta nazioarteko antzerki konpainien lanak erakusten dizkiegu, kale arteak egiteko modu anitz daudela erakutsiz. Honela, egunero-egunero gauza berriren bat ikasi dezaten nahi dugu, kale arteenganako jakin-mina eta gogoa pizteko asmoz. Funtsean, haziak ereiteko leku eta jende aproposarekin egin dugu topo.

Mila esker, BAI, eta,nola ez, esker anitz Hortzmugarekin ostegunero “jolasten” duzuenoi.

Hurrengo ekitaldiak: