KALE ARTEEKIKO ZALETASUNA KUTSATUZ

26 urte hauetan Kale Arteetan izan duen esperientziatik zerbait transmititzeko aukera izan du Hortzmuga Teatroak. Lauhileko oso batean zehar, BAI Barakaldoko Antzerki Eskolako ikasleak trebatzen aritu gara; ezagutzak transmititzeko ez ezik, interpretazioaren munduan hasten ari diren gazteei Kale Antzerkiarekiko zaletasuna kutsatzeko asmoz ere bai.

Esperientzia transformatzailea izan da bai Hortzmugarentzat, bai ikasle horientzat. Hiri espazioa deskubritu dute, horrek eskaintzen dituen aukerak ikertu dituzte eta kaleko adierazpen artistiko ororen indarrak harrituta geratu dira. Kaleko ikuslearekin, bertatik pasatzen den horrekin esperimentatu dute, erakarri egin dute eta gertatzen ari zenarekiko jakin-mina pizten jakin dute.

Baina, batez ere, (eta, igorle garen aldetik, honek pozten gaitu gehien) hiri-espazioa eurena eta ikusle horrena dela deskubritu dute ikasleek, nahiz eta, asko kontatzeko badago ere, gero eta muga gehiago ezartzen zaizkion. Urtero Bilbo eta Barakaldon ekainean ospatzen den ACT jaialdirako pieza bat sortzea besterik ez zaigu geratzen. Eguna heltzeko irrikan gaude … Eskerrik asko BAI eskolari, Kale Arteekiko zaletasuna kutsatzeko eman digun aukera apartagatik.

Bizkaiko Antzerki Ikastegia / Centro de formación escénica

Hurrengo ekitaldiak: