Laburpena

libertia

Libertia sorkuntza propioan oinarritutako abentura fantastikoa da. Txotxongiloak, panpina handiak, aktoreen lana eta umorea nahasten dituena. Txikienen ikuspuntutik libertateaz hitzegiten duen kale antzerkiko ikuskizun bat da.

Libertiak hiru txotxongiloren istorioa kontatuko digu. Libre izateko, fisikoki, emozionalki eta psikologikoki prest egon behar duten hiru pertsonai, izaera guztiz ezberdinekin: alde batetik ausardiaz bizi eta emakumezkoen rolari aurre egiten diona; bestaldetik sorkuntzan eta ikerketan murgiltzen dena bizitzari aurre egiteko, baina erabakiak hartu edo iritziak emateko trabak dituena; eta amaitzeko bizitzari aurre egiteko gai ez den beldurtia. Abentura honetan, hiru pertsonaiek bere izaeraren kontzientzia baietsiko dute.

Libertia metafora bat da, umeak autonomoago eta independienteago izaten hasten diren unearen eta une hori bizi duten moduari buruzko metafora bat. Haur guztiek ez dute garapen garai ezta maila berbera. Gure hiru pertsonaiek garapen prozesu ezberdin bat biziko dute, beraien arteko errespetua eta onarpenean oztoporik suposatuko ez duelarik.

Libertian balioa ematen zaio laguntasunari, eta konfidantzari. Beldurrei aurre egiteari, eta gizakiok dugun hautatzeko gaitasunari. Erratu ahal izateko eskubideari eta jarrera zuzentzeko ahalmenari.

Libertia besteekiko errespetuaren inguruan dabil: besteen desioak, pentsakerak eta sentimenduak onartzeaz.

Libertia, hitz batean, garena izatera heltzeko denok egiten dugun bidea da.