MEMORIA ERAIKIZ

Memoria Eraikiz – Flores en el Asfalto ikuskizunak zentzumenak pizteko eta enpatia areagotzeko bidaia emozionala proposatzen du. Sentsibilizazioa sustatzeaz gain, indarkeria matxista gizartearen eta estatuaren erantzunkizuntzat hartzea du helburu.

Diziplina anitzeko instalazio artistikoa da, zeinetan dantzak, soinu-munduak eta argiztapenak esperientzia eraldatzailea bizitzera gonbidatzen duten publikoa.

Espazio ez-konbentzionaletara egokitutako antzerki-bizipena da; munduko hainbat lekutan indarkeria matxista pairatu eta bizirik atera diren 28 emakumeren bizitza-istorioetan oinarritua.

28 bizipen, 7 kontakizunetan, 28 ikuslerentzat.

Dantzaria: Aiala Etxegarai

Koreografia: Aiala Etxegarai eta Raúl Cancelo

Eszena zuzendaritza: Raúl Cancelo

Dramaturgia: María Goiricelaya

Soinu-mundua: Ibon Aguirre

Argiztapena: Banesa Santos

Eszenografia eta atrezoa: Iñaki Aguinaga eta Javier García

Jantziak: Iban López

Bideoa eta irudiak: Curruscu

Proiektuaren zuzendaritza: Nerea Lorente

Ideia eta sorkuntza: Hortzmuga Teatroa eta Mugarik Gabe

Harremanak / Banaketa:

Euskadi    

Hortzmuga Teatroa, Alex Antúnez

Tel.  +34 946 711 353 / +34 697 894 074

info@hortzmuga.com

Mugarik Gabe, Joana Etxano

Tel. +34 944 154 307

joana@mugarikgabe.org

Estatua

Escénicas Campoy, Laura Campoy

Tel. +34 605495357

info@escenicascampoy.com

 

Formatua: barnekoa edo espazio ez-konbentzionaletarako.

Iraupena: 35 minutu. Egunean 3 emanaldi eskaintzeko aukera.

Ikus-entzulegoa: 16 urtetik gora.

Beharrezko espazioa: 15 m x 15 m gardena eta oztoporik gabea, erabateko iluntasunarekin. Edozein zalantza edo/eta arazo izanez gero, konpainiari galdetu.

Muntaia: 3 ordu.

Desmuntaketa: 2 ordu.

Argindarra: ohiko korronterako hargunea. Kamerinoa komunarekin.

Aparkalekua: ibilgailu batentzako plaza (7m luzera x 3m altuera) emanaldi-gunetik gertu.

Zamalanetarako irisgarritasuna:zamalanetarako, furgoneta nahitaez sartu behar da emanaldi-gunetik gertu dagoen lekuraino; beraz, oztoporik gabeko sarbidea eta irisgarritasun errazekoa eskatzen da.