Hortzmuga
HORTZMUGA TEATROA kale antzerki konpainia da, eta 1989an hasi zuen bere ibilbidea. Geroztik, hogeita hamar ekoizpen eta ekitaldi handi egin ditu. Horregatik, erreferentziako konpainietako bat bezala finkatu da euskal arte eszenikoen lanbidean.
Antzerkian hogei urte baino gehiagoko ibilaldiaren ostean, Hortzmuga Teatroa barrenak mugiarazteko antzerkia egin nahi du, testuinguru soziala kritikatuz eta aztertuz, zur eta lur utziz eta pentsaraziz, ikusleen kontzientziak astinduz eta beren jakin-mina piztuz, jendea hunkituz; izan ere, gure ustez, esperientzia eraldatzailea izateko asmoarekin begiratzen dute ikusleek.
Hortzmugarentzat proiektu berri bakoitza bidaia da, eta bertan artisau jendeaz inguratzen gara, musika egiten duten artisauak, eszenografiak eraiki, testuak idatzi, formak eta moduak sortu, pertsonaiak irudikatu, argiekin marraztu, soinuak fabrikatu… azken finean, istorioak kontatzen dituzte.
HORTZMUGA TEATROA ESKENAko parte da, TE VEO, PATEA eta ARTEKALE elkarteetako kidea da, eta azken horren sortzaileetakoa gainera.
2009ko Euskarazko Antzerki Autore Onenaren MAX Saria, 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria eta 2003ko Euskal Antzerki-ikuskizunik onenaren Umore Azoka Saria.