MUÑATONES: Oroitzapenak

“Muñatones: Oroitzapenak” antzerki komunitarioa Muskizen.  Antzerkia, dantza, zuzeneko musika eta herritarren parte-hartzea izango dira Muñatones Gazteluari eta Muskizeko komunitateari omenaldia egiteko osagaiak. Hala, oroitzapenen zati bat itzuli eta haien historiaren parte sentiaraziko ditugu.  

Bidaia kolektibo honetarako laguntza izan dugu: Muskizeko komunitatearena, Pobal Burdindegiarena, Zai Zoi Bele batukada feministarena, Intzarri dantza taldearena eta Muskizeko Txikitero taldearena.