ESPAZIOEN ERALDAKETAZ,
GIZAKION ANTZALDATZEAZ,
SOINUEN TRANSFORMATZEAZ,
ETA HIRIEN GARAPENAZ… ari gara.
OROIMENA, espazioen memorian zehar murgiltzeko eta nork bere azalean bizitzeko bidaia. Geure iragana berreskuratzeko ikus-entzunezko ibilbidea.
OROIMENA, gizakion erresilientzia-ahalmenaren eta bizi garen espazioen inguruko metafora. Norbanakoa, gizartearen eraldaketaren islada gisa.
OROIMENAk bizi garen espazioak hausnartuz eta jostatuz, bertako kondaira eta bizipenak berreskuratzen ditu.
OROIMENAk jendea du ardatz eta haien, gu guztion kontakizunak azaleratzen ditu.
OROIMENA, pieza bera eskenaratuko den espaziorako bidaia intimoa da. Sentimenduak sakon-sakonetik azaleratuaraziko dituen ibilbidea, paisai onirikoz jantzia eta espazio horretako pasadizo eta bizipenen bitartez kontatua.
Proposamenaren izenburua lana garatuko den espazioaren arabera osatuko da. Hain zuzen, bertan eskenaratutako ekintzek, espazioak berak eta espazio horrekin erlazionatutako pertsonek, lekuko iraganak eta bertako industriak jantziko dute izenburuaren abizena.