SENTA. Noraezean (Holandar alderraia inspirazio-iturri hartuta) elkarlanak Euskal Herriko bi konpainia ezagunenetariko batzen ditu, HORTZMUGA TEATROA & DEABRU BELTZAK, kaleko antzerki-ikuskizun ibiltaria eta musikala sortzeko. Ekoizpen berritzaile eta zirraragarri honek kontzientziak astindu eta kaleak esnatuko ditu.
SENTA, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoen ezta norantz nabigatzen duen ere; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun batean, tripulazioaren agintea hartzea erabakiko du, munduari indarrez kantatzeko. Oraingoan, berak erabakiko baitu noragabean ibiltzea; noraezean baina duintasunez.
Izan ere, batzuetan ez dago kairik porturatzeko, ezta orekaz tinko mantenduko gaituen lur sendorik zapaltzeko ere. Baina bizitza maitatu eta ospatu behar dugu eta, suzko kantuz, gure atsekabea abestu.
Ikuskizun ibiltaria, musikala eta antzerkiratua. Gaubelak gozatzeko kaleko opera miresgarria.