MIRENEN BIDAIA

Mirenen Bidaia Bilboko lankidetzaren azken 30 urteetako ibilbidea hausnartzen duen pieza eszenikoa da, lehenengo kanpin-dendetako txinpartatik hasi eta gaur egunera arteko bidaia. Ahots eta sustrai ezberdinek eta etorkizun partekatuek urratzen jarraitzen duten bidea, hain zuzen. Testigantza errealak, umorea, zuzeneko musika eta narratiba sinbolikoa uztartuz, historia kolektibo hau ehundu duten ekintzaile guztiak omentzen ditu ikuskizun honek. Eta elkarren alboan mugitzen jarraitzera gonbidatzen gaitu, soinez-soin, elkartasunak bizitza oparoa eta amaigabea izan dezan.