Nautilus

ontzi zaharrak portu ezezagun batean atrakatu zuen, miliaka legoa nabigatu ondoren, eta entzun eta ikusizko altxorrez betetako kutxa bat dauka barnean. Oraingoan Bilboko Itsas Museoan lehorreratu da, 2015eko Gau Zuriaren egitarauaren barruan.

NAUTILUS Itsas Museoaren sakonera egindako bidaia bat da; aretoen eta nabigazioaren munduko objekturik harrigarrienen bidez historian egindako bidaia bat. Helburua ikuslea harritzea eta komunikazio eta harreman zuzen eta ezberdin bat sortzea da.

NAUTILUS proposamen txundigarri bat da, antzerkia, musika eta argia Itsas Museoko objektu eta erakusketekin ezin hobeto konbinatzen dituena.

Bidaia horretarako honako hauen laguntza izan dugu: Tarima Soluciones Artísticas, Ibon Aguirre, Agus Calavera, Tor Magoa , Shakti Olaizola, Natxo Montero, Ander Unibaso, Izpiñe Soto, Arantza Goikoetxea, Argia Gardeazabal, Alex Antúnez, Raúl Cancelo, Bilboko Itsas Museoa eta Bilbao 700.