NI HAN IZAN NINTZEN ETA EZ ZUTEN KONTTU NIK IKUSITAKOA KONTATU

Eztanda bat gune publiko batean, hildakoak eta zaurituak eragiten dituena; Nahasmendua eta kaosa; Komunikabideek informatu eta desinformatu egiten dute; Atxiloketa bat eta ustezko errudun bat; Ekintza horren erabilera politikoa eta partidista; Egia ofizial baten eraikuntza, botereari laguntzen diona herritarren artean alerta eragiten duelako eta lortzen duelako horren gardenak ez diren beste gai batzuetatik arreta aldentzea; Komunikabideek ez dute egia ofiziala zalantzan jartzen; Sare sozialek beste errealitate bat erakusten dute, zentsuratua izaten dena; Epaiketa soziala eta mediatikoa; Azkenean, beste albiste bat, beste egun bat, beste gol bat, ez da ezer gertatzen, Champions-ak jarraitu egiten du.“Egia”, gehienetan bezala, gauza gehienak bezala, gutxi bazuena da eta beste behin ere guri ez digute kontatu…

Protagonista bakarreko ikuskizuna: ALBISTEA.

Albiste baten historia da, nola bihur daitekeen mehatxu tragiko eta arriskutsua.

“Ni han izan nintzen eta… ez zuten kontatu nik ikusitakoa kontatu” zuzeneko eta gaur egungo teatro-esperientzia da, kalerako eta konbentzionalak ez diren lekuetarako. Eszenaratzea berezia eta berritzailea da, argia sortzen duten egitura aldakorrekin, lekuak eta irudiak egiteko. Ikusle nagusi eta aktiboentzat zuzenduta dago, gune eszenikoaren barruan kokatzen dira eta gertakizunak lehen pertsonan bizi dituzte.

  • Fitxa Artistikoa

Antzezleak: Arantza Goikoetxea, Nabar Zarraga, Aritza Rodriguez, Alex Antunez, Iñaki Aginaga.

Teleberrien aurkezlea: Gabriel Ocina.

Off-eko ahotsa: Gabriel Ocina.

Soinu teknikaria eta Soinuaren mundua:David Otaegi.

Argiztapena: Javier Garcia.

Bideoa: Aitziber de Urrutia-Zioarraga.

Eszenografiaren diseinua: Oscar de Paz.

Eszenografiaren eraikuntza:Antigua&Barbuda (Gerard Tubau, Oscar de Paz).

Jantzien diseinua eta prestaketa: Iban Lopez.

Diseinu grafikoa eta Bideoen errealizazioa:Iñigo Maestro.

Musika konposizioa: Shanti Basauri eta Rafa Rueda.

Eszenaren Zuzendaritza: Raúl Cancelo.

Zuzendaritza laguntzailea: Izpiñe Soto.

Produkzioa: Teresa Gutierrez Zabalza.

Dramaturgia: Hortzmuga Teatroa

Kontaktu Datuak :

Hortzmuga Teatroaren Kontakturako Pertsona: Izpiñe Soto 609863195

Hortzmuga teatroaren antzerki- biraren arduraduna: Raúl Cancelo 630949598

PERTSONALA ITZULIAN:

9 lagun (5 antzezle, 3 teknikari, antzerki taldearen zuzendaria)

Muntaia eta desmuntaia

Muntatzeko denbora: 5 ordu

Desmuntatzeko denbora: 3 ordu

Behar diren laguntzaileak: 2 lagun, zamalanetan laguntzeko bai muntatzean eta bai desmuntatzean.

Audio proba: 2 ordu emankizuna baino lehen

Argien proba: 2 ordu emankizuna baino lehen

Janzteko gela: 8 lagunentzat, dutxa eta guzti, emanaldiko gunetik gertu.

Antzezpenaren Baldintzak: 

-Antzezpenaren gunea gutxi gorabehera 30 x 30 m-ko koadro hutsa izango da. Espazio arazoak egonez gero, konpainiarekin hitzegin.

– Derrigorrezkoa da gure furgoneta lekuratzea, beraz, oztoporik gabeko sarrera ezinbestekoa da.

-Babeserako 10 hesi.

-Emanaldian zehar kale argiteriak itzalita behar du.

-Antzerki taldea iristean argiketari bat elektrizitatea hartzeko.

 

Ibilgailuen matrikulak eta ezaugarriak:Iveco Karrozatua. Matrikula: 3801CWW. 7 eserlekuko kamioi ibilgailua, 3.500 Kg-koa. Muntatzeko eta desmuntatzeko gunean kamioi horrentzako aparkalekua behar da (7 metro).