Laburpena

BIDAIA

Bizitza bidaia bat da. Oztopoz beteriko bidaia luzea; askatasunean bizitzeko gainditu beharreko oztopoak, hain zuzen. Jauzi egiten adituak gara, harresiak gainditzen alegia, nahiz ageriko haserriak edo ikusezinak. Baina, horretaz gain, bagara harriak ere, beste batzuentzat harresi bilakatzen diren harri multzoak. Izan ere, buruan ditugu harresiak, geure pentsamenduetan eta geure anbizioetan.

Ikuskizun hau eguneroko bizipen bat da, egiazko errealitatea, non batzuk ihesi eta besteak jai-giroan baitabiltza, non zenbait oihuka eta beste batzuk barre-algaraka ari baitira, non batzuk erosteko prest eta beste batzuk salgai baitaude; bizitza negozio hutsa da, guztiok esku hartzen dugun salerosketa.