BIDAIA

Festa honetan, eguneko musika saio bat, DJ bat, pertsonaia xelebre bat, haren bi laguntzaile eta argazkilari bat presto ageri dira bertaratu berri diren lagunei ongietorria emateko. Hona-hemen Europa jolas-parkea; bertan, dibertsioa eta zoriontasuna bermatuta daude uneoro. Europan pil-pilean dagoen oker izendatutako errefuxiatuen krisia abiapuntu harturik, kaleko ikuskizun honek erabat gaitzesten ditu Europar Batasunaren migrazio politikak. Izan ere, irizpide ekonomikoak giza eskubideen gainetik gailentzen baitira.

Gezurrezko aktibismoen garaiotan, gizartearen patologia egozentrikoak etxeko sofaren erosotasunetik eta sare sozialetako kritika errazetatik eraikitzen dira. Hortaz eta antzerkia, dantza, musika eta irudien bitartez, ikuskizun honen helburua egungo muga eta harresien inguruko gogoeta sustatzea da.

Antzezleak: Gabriel Ocina, Patricia Urrutia.

Dantzariak: Aiala Etxegarai, Denis Martínez.

Eszena-zuzendaria: Raúl Cancelo.

Koreografia: Natxo Montero.

Dramagintza: Javier Liñera.

Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz.

Musikaren konposaketa eta zuzendaritza: Ibon Aguirre.

Atrezzoa: Iñaki Aguinaga.

Jantziak: Iban López.

Zuzeneko argazkilaria: David Hornback.

Bideoak: Alphax Studio.

Diseinu grafikoa: Vudumedia.

Eskoizpena: Marta Álvarez.

Proiektuaren arduraduna: Nerea Lorente.

Ideia eta sorkuntza: Hortzmuga Teatroa.

Formatua: Eguneko kale-antzerki ikuskizuna.
Ikuslegoa: Helduak.
Iraupena: 1h15min.

Harremanetarako: 

Hortzmuga Teatroa konpainiako kontaktua: Nerea Lorente +34 639702767

Taldea Biran: 9 pertsona. 4 logela bikoitza eta banako logela 1 behar dira, eta talde osoarentzat jan-edana.

 

Muntaia eta desmuntaia:

Muntaia: 5 ordu

Desmuntaia: 3 ordu t’erdi

 

Laguntzaileak:

2 laguntzaile kamioia hustu eta kargatzeko.

2 laguntzaile ikuskizunean zehar plataformak mugitzen laguntzeko.

Soinu-proba: ikuskizuna hasi baino 2 ordu lehenago.

Aldagela: 8 pertsonentzat, dutxa eta komunarekin; antzezlekutik gertu.

 

Espazioarekiko beharrak:

– Antzezgunea: 15 x 15m laua, oztoporik gabea eta zoru zolatua, plataformak erraz mugitu daitezen antzezguneko espazioan zehar.

– Argindarra: 32A trifasikoa 5 polodun Cetac gorrian (trifasikoa + neutroa + lurra) – 380V. Era honetan, 16A-ko segurtasuna ziurtatua dago punturik altuenetan.

– Garabi jasotzailea muntaia eta desmuntaiarako. (UNE 58923 Araudia; EZ dugu berezitutako langilerik behar garabia gidatzeko).

Muntaia eta desmuntaia egiteko furgoneta antzezgunera sartzea nahitaezkoa da. Hortaz, sarbidea erraza eta oztoporik gabea izango da.

Segurtasuneko 10 hesi.

Elektrikari bat beharko dugu antzezgunera iristerako garaian, argindarraren hargunea zehazteko.