GALDUTAKO GUTUN BAT. EZINEZKO MISIO BAT. MUNDUARI BIRA BAT.
Helmugara inoiz iristen ez diren gutunak badaude. Eta hori gertatzen denean, Ultra Expressek bere mezularirik gogotsuena… baina baita despistatuena ere jartzen du martxan: Alonso.
Alonsok eta bere laguna Anek, publikoaren laguntzarekin, abenturazko kontakizun ezagunenetan oinarritutako mundu bira zoro bati ekingo diote, pertsonaia harrigarriak ezagutzera eta ezinezko egoera dibertigarriak bizitzera, galdutako mezu misteriotsu baten hartzailea aurkitzeko.
KALE ANTZERKIKO SAGA BAT
Alonso eta Galdutako Gutuna Ultra Express unibertsoko lehen ikuskizuna da.
Ikuskizun bakoitzak istorio oso bat kontatzen du eta modu independentean programatu daiteke. Abentura guztiak Ultra Express unibertsoan kokatzen dira: Alonso eta baita bere laguna Ane dira protagonistak eta bidaiatzeko modu berezi bat partekatzen dituzte: publikoaren laguntzarekin.
IKUSKIZUN BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO…
Haur eta familia osoarentzako kale antzerki parte-hartzailearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu: umorea, irudimena eta emozioa uztartuz, plazak esberdinak jolasleku, topagune eta abentura kolektiboen antzezgune bihurtzeko.