Ekoizpenak nahieran

Zerbitzu honen bitartez, Hortzmuga Teatroak bere eskarmentua eta sormen-ahalmena ikuskizun edo ekimen berritzaile eta ezberdin bat eskaini nahi duen edozein erakunde publiko edo pribaturen zerbitzura jartzen du. Horretarako, giza talde kualifikatua dugu, diziplina anitzekoa, gertukoa eta esperientzia handikoa ikuskizun edo ekitaldi kultural eta artistikoak nahieran diseinatzen, planifikatzen eta gauzatzen.