Historikoa

OROIMENA

ESPAZIOEN ERALDAKETAZ, GIZAKION ANTZALDATZEAZ, SOINUEN TRANSFORMATZEAZ, ETA HIRIEN GARAPENAZ… ari gara.   OROIMENA, espazioen memorian zehar murgiltzeko eta nork bere azalean bizitzeko bidaia. Geure iragana berreskuratzeko ikus-entzunezko ibilbidea. OROIMENA, gizakion erresilientzia-ahalmenaren eta bizi garen espazioen inguruko metafora. Norbanakoa, gizartearen eraldaketaren islada gisa. OROIMENAk bizi garen espazioak hausnartuz eta jostatuz, bertako kondaira eta bizipenak berreskuratzen ditu. …

OROIMENA Read More »

NI HAN IZAN NINTZEN ETA EZ ZUTEN KONTTU NIK IKUSITAKOA KONTATU

Eztanda bat gune publiko batean, hildakoak eta zaurituak eragiten dituena; Nahasmendua eta kaosa; Komunikabideek informatu eta desinformatu egiten dute; Atxiloketa bat eta ustezko errudun bat; Ekintza horren erabilera politikoa eta partidista; Egia ofizial baten eraikuntza, botereari laguntzen diona herritarren artean alerta eragiten duelako eta lortzen duelako horren gardenak ez diren beste gai batzuetatik arreta aldentzea; …

NI HAN IZAN NINTZEN ETA EZ ZUTEN KONTTU NIK IKUSITAKOA KONTATU Read More »

LIBERTIA

Libertia sorkuntza propioan oinarritutako abentura fantastikoa da. Txotxongiloak, panpina handiak, aktoreen lana eta umorea nahasten dituena. Txikienen ikuspuntutik libertateaz hitzegiten duen kale antzerkiko ikuskizun bat da. Libertiak hiru txotxongiloren istorioa kontatuko digu. Libre izateko, fisikoki, emozionalki eta psikologikoki prest egon behar duten hiru pertsonai, izaera guztiz ezberdinekin: alde batetik ausardiaz bizi eta emakumezkoen rolari aurre …

LIBERTIA Read More »

BIDAIA

Festa honetan, eguneko musika saio bat, DJ bat, pertsonaia xelebre bat, haren bi laguntzaile eta argazkilari bat presto ageri dira bertaratu berri diren lagunei ongietorria emateko. Hona-hemen Europa jolas-parkea; bertan, dibertsioa eta zoriontasuna bermatuta daude uneoro. Europan pil-pilean dagoen oker izendatutako errefuxiatuen krisia abiapuntu harturik, kaleko ikuskizun honek erabat gaitzesten ditu Europar Batasunaren migrazio politikak. …

BIDAIA Read More »